XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Honi zuzenbideari buruzko desadostasun teorikoa dei geniezaioke.

Zuzenbideari buruzko desadostasun enpirikoa ez da inondik ere misteriotsua. Lege-kodeetan hitzak zer diren, esan nahi dutenari buruz iritzi desberdinak eduki ditzakete pertsonek, beste edozein gertakariri buruz desadostasunak dituzten era berean.

Desadostasun teorikoak zuzenbidean, ordea, zuzenbidearen oinarriari buruzko desakordioak, arazo larriagoak sortzen ditu.

Atal honetan, aurrerago, epaile eta abokatuek desadostasun teorikoak dituztela ikusiko dugu.

Beren adostasun eza zuzenbidea benetan denari buruzkoa da, arraza-segregazioari edo istripu industrialei buruzkoa, adibidez, baita zein estatututan xedatua dagoen bat etortzen direnean, eta iraganean lege-funtzionarioek esan eta pentsatu dutenaz ados daudenean ere.

Zein desakordio mota da hau?

Nola epai genezake nork duen argudiorik onena?

Publikoa badirudi ez dela arazoaz ohartzen; izan ere, badirudi ez dela zuzenbideari buruzko desadostasun teorikoaz jabetzen.

Publikoa gehiago arduratzen da leialtasunaren kontuaz.

Politikariek, argitaletxeetako idazleek eta hiritar arruntek zeraz eztabaidatzen dute, sarritan oso sutsuki eztabaidatu ere, publikoaren arreta duten kasu handietan, epaileek aldarrikatzen duten zuzenbidea aurkitu ala asmatu egiten ote duten, eta ea zuzenbidea asmatzea estadistaren abilezia ote den, ala tirania bat.

Leialtasunaren auzia ez da inoiz gai bizia izaten gorte anglo-iparramerikarretan; behin lege bat errealitatean zer den zehaztu ondoren, gure epaileak nekez jartzen dute zalantzan lege hori jarraitu ala ez, eta eztabaida publikoa zuzenbideari buruz dagoen desadostasun teorikoaren adibidea da, nahiko estalikoa bada ere.

Azaleko zentzuan, epaileek lege berri bat osatzen dute garrantzizko kasu bat erabakitzen duten bakoitzean.

Aldez aurretik inoiz era ofizialean xedatu ez zen jarrera, printzipio, kalifikazio edo gaiaren lantzea aldarrikatzen dute (segregazioa ez-konstituzionala dela edo, esaterako, langileek ezin dutela lankideek eginiko lesioengatik dirua jaso ordainean).

Baina, oro har, epaileek zuzenbidearen xedapen berri hauek zuzenbidea dagoeneko den horretatik ateratako txosten hobetuak bezala aurkezten dituzte.

Beste hitzetan esanda, deklarazio berria zuzenbidearen benetako funtsak zuzen antzemateko beharrezkoa dela adierazten dute, nahiz eta aurretik ez duten halakorik onartu, edo ukatu ere egin duten.

Beraz, epaileek legea aurkitu ala asmatu egiten dute?

Gai horri buruzko eztabaida publikoak zera argitu nahi du, arestian aipatutako arrazoiak benetakoak diren, eta noiz diren egiazko.

Eskolako segregazioaren ez-legaltasuna aurkitu zutela baldin badio norbaitek, zera uste du benetan: ez-legala dela dioen erabakia baino lehen ere ez-legala zela, nahiz eta inongo gortek ez zuen hala jo lehenagotik.

Lege hori asmatu egin zutela baldin badio, zera esan nahi du